jueves, 13 de diciembre de 2012

Psikomotrizitatea

Haur hezkuntzan astean bitan psikomotrizitate gelara joaten dira.  Saio batean bere tutorearekin joaten dira; eta beste batean Gorputz heziketako berezilariarekin joaten dira.  Hasieran jolas libreko tarte bat izaten dute.  Besteak beste blokeekin, koltxoneta handian, ateratako materialarekin (sokak adibidez....) bururatzen zaizkien ekintzak, rol jolasak, etabar burutzen dituzte.  Ekintza horien bidez: besteekiko harremanak, autonomia, sormena, gorputz kontrolak, trebetasunak, habileziak, egoera berrien aurrean zihurtasuna, material desberdinak...lantzen dituzte.   Tarte horretan egiten diren argazkiak jarraian dauzkazue.