miércoles, 20 de diciembre de 2017

Eskolako ikasleek judoan dominak lortu dute

GOIHERRIKO HITZAN AZALDUTAKO BERRIA:

GIPUZKOAKO ZILARREZKO DOMINA LORTU DUTE JUDOKO TALDEKO KIMUEK

Bigarren urtea da Usurbilgo taldearen kontra finala jokatzen dutela, "arerio latza" da entrenatzaileen esanetan
Aurreko asteburuan Hernaniko kiroldegian jokatu da Judoko Gipuzkoako taldekako txapelketa eta Legazpiko kimu taldeak bigarren postua erdietsi du. Zilarrezko domina bigarren urtez jantzi dute Legazpiko eta bailarako judoka gaztetxoek.
Taldea Unai Biain, Markel Vesga, , Ibai Gil, Endika Perez de Arenaza, Ruben Calvo eta Manex Urangak osatu zuten. Txiki txikitatik judon aritu diren umeak dira. Astero-astero bi egunez egiten dituzte entrenamenduak Jon Odriozola eta Maria Clavero dira entrenatzaileak. «Astean zehar egiten duten lan gogorrak, bi urtetan jarraian emaitza onak eman ditu», diote entrenatzaileek.
Usurbil aurkari
Usurbilgo taldea izan dute bi urteotan aurkari finalean, «arerio latza» da Usurbilgoa entrenatzaileen hitzetan, «edonola ere, gure gaztetxoak bikain aritu dira txapelketan zehar eta, batez ere, finalean. Sekulako judo borrokak egin dituzte, beti ere, judo kirolaren arima eta jarrera errespetatuz».

No hay comentarios:

Publicar un comentario